2015/01/28

Blaitxoren Kanta - Grabaketak

Hemen daude 5. mailako abeslari "profesionalak" gure estudioan abestia grabatzen :)








2015/01/12

Blaitxoren Kanta

Hemen duzue, etxean entsaiatzeko, "Sanduzelai" ikastetxearekin prestatu dugun abestiaren musika eta letra.

5. Mailako ikasle batzuk grabaketan parte hartuko dute beraz... ongi ikasi!



KORRIKA EGIN

Blaitxo dator korrika Sanduzelaira
Hantxe lagun guztiak bilduko gara
Bi eskolak elkartuz, denok batera
Lekukoa hartuko dugu auzoan zehar

Anima zaitezte zabaldu korrika euskara
Urepel herritik Bilbora bidean

Korrika egin (Blaitxorekin) eta euskaraz hitz egin
Ez nekatu segi aitzin hankak mugitu arin

Korrikaren bidea lortze aldera
Puxka horiek guztiak lortu behar dira
Euskaraz hitz eginez irabazten da
Antzararen jokoan euskara aurrera

Anima zaitezte zabaldu korrika euskara
Urepel herritik Bilbora bidean

Nanananananananananana....