2015/03/06

Blaitxoren Kanta

Azkenean, pixka bat berandu, baina hemen duzue Blaitxoren Kanta "Korrika egin", San Jorge eta Sanduzelai eskoletako ikasleekin ;)


2015/01/28

Blaitxoren Kanta - Grabaketak

Hemen daude 5. mailako abeslari "profesionalak" gure estudioan abestia grabatzen :)








2015/01/12

Blaitxoren Kanta

Hemen duzue, etxean entsaiatzeko, "Sanduzelai" ikastetxearekin prestatu dugun abestiaren musika eta letra.

5. Mailako ikasle batzuk grabaketan parte hartuko dute beraz... ongi ikasi!



KORRIKA EGIN

Blaitxo dator korrika Sanduzelaira
Hantxe lagun guztiak bilduko gara
Bi eskolak elkartuz, denok batera
Lekukoa hartuko dugu auzoan zehar

Anima zaitezte zabaldu korrika euskara
Urepel herritik Bilbora bidean

Korrika egin (Blaitxorekin) eta euskaraz hitz egin
Ez nekatu segi aitzin hankak mugitu arin

Korrikaren bidea lortze aldera
Puxka horiek guztiak lortu behar dira
Euskaraz hitz eginez irabazten da
Antzararen jokoan euskara aurrera

Anima zaitezte zabaldu korrika euskara
Urepel herritik Bilbora bidean

Nanananananananananana....

2013/01/16

SANTA AGEDA 2013 - ABESTIAK

Hemen dituzue abesti batzuk, etxean entsaiatzeko:

ABESTIEN HITZAK:



2012/10/26

Antzerkia

3.mailako ikasleek antzerkitxo batzuk prestatu dituzte. Hemen duzue bideoa:

2012/10/03

3. Maila

Ongi etorri 3. mailako ikasleok!
Hau 3. mailako ikasleen txokoa izango da.

Ongi etorriak 2012-2013 ikasturtera

Ikasturte berria hasi da. Uda, oporrak... bukatu dira baina hemen gaude berriro, gogo handiz!