oles gatoz egitera gatoz
aterik ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltzaeta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna.Etxe guztiak kantuz pozteko
Aukeratu deguna.Santa maitea gaur hartu degu
Gure bideko laguna.Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.Otsailaren 4ean, Euskarazko seigarren mailakoek Santa Ageda eguna ospatu genuen. Horretarako makilak prestatu eta abestia ikasi genuen.
Haurtzaindegian izan ginen, txikitxoek beldur pixka bat pasatu zuten, baina ez gaizki abesteagatik, baizik eta hainbeste erraldoi makilekin ikusteagatik!
Haurtzaindegian izan ginen, txikitxoek beldur pixka bat pasatu zuten, baina ez gaizki abesteagatik, baizik eta hainbeste erraldoi makilekin ikusteagatik!
Gero haur hezkuntzara joan ginen eta asko gustatu zitzaien, galdera asko egin zizkiguten!
Jarraian lehen hezkuntzatik pasatu ginen, han solairuz solairu abesten joan ginen, IKUSI, IKUSI! Ireki Belarriak!!
Bukatzeko, arratsaldean, auzoaren jubilatuen zentrora joan ginen, oso harrera ona egin gintuzte, dantza eta guztiz egin genuen!
BA EA, EA HURRENGOAN IXIL IXILIK DAGO abestia ikasten dugun eta bide batez... praktikatzen dugun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina